XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure Gabrilek Harri eta Herri publikatu zuenean, ale bat opatu zion Agurtzaneri, dedikatoria honekin: Bilbotik Laudiorako bidaia trenez egiten zuen, Orduñako tranbian.

Bide-lagun bezala, beste batzuen artean, Laudioko Fundiciones JEZeko zenbait langile zituen.

JEZ honen nagusia Errazti zen, garai haretan euskarak ezagutzen zuen puristarik sutsuen eta dirutsuenetarikoa, Belokeko meza euskara garbijara itzuli zuena, bere fabrikan duen elizan beste mordoilokeriarik Jainkoaren borondateak eta gizonen belarriek entzun ez zezaten.

Fabrika honetan lan egiten zuen, eta egiten du, Trifón Etxebarria euskaltzale borrokalari eta Minotauroren editorearen anaiak.

Lantegi honek ba zuen, eta du, ikastola bat ere.

Sasoi honetan, Agurtzane Alberdi zen eskola purista haretako andereño sufritua.

Gabrielek sarri egiten omen zion hitz andereño honi, eta bere poesiak eman ere bai irakur zitzan, baina honen gogoak ez ziren poesiaren bideetatik abiatzen.

Beraz ba, Gabrielek, neska honek esaten digunez, mundu guztiarekin diskutitzen omen zuen, bidean.

Baina, ez berarekin, ez bait zituen larregirik ulertzen musika selestial haik.

Baina, hori bai, Agurtzanek aingeruen aurpegi biguna ipinita entzuten zizkien gorabehera guztiok.

Gabriel beti berandu ailegatzen omen zen trenera, bizarra gaizki moztuta, eta oraindik gorbata saman ipini ezinik.